LAIATEK, S.L. 1995 urtean sortu zen, marka lehenagokoa zela, eta beren bazkideen eskarmentua 1988 urtean hasi zela.
Enpresaren espezializazioa zerean datza, aholkularitza eta ingeniaritza zerbitzu teknikoetan, landalurra, natura eta ingurumen alorra, eta janarigintzarekin zerikusia duten alderdi frankotan. Berorretan ibilitako bide luzeak bermatzen du, beraz, egoki heltzen diegula hainbat zerbitzu eremueri, baina espezializazio jaiduraz. Eta ez gara geratu, hari segitzen diogu...
Zuen eskueran gaude nahi baduzue egitasmo berriak lantzea, ustiakuntza berriak, instalazio berriak, enpresa berriak, iharduera berriak direla, edo beren birmoldaketa; bustitzen gara ekonomia eta finantza bideragarritasun azterketan hausnartzeko edo balioztatzeko, eraikuntzazko proiektuak idazteko, instalazio eta iharduerazkoak ere bai, ondoren datozen lanen zuzendaritzan, eta onibarrak eta beste aktiboen balorazioan.
Hala ber, gure elikagaien kalitate, osasun eta segurtasun sailak oso askotariko langintzetako janari-enpresak aholkatzen ditu, eta beren langileen heziketaz arduratzen da, gai horietan. Izan gaitezke bai zure enpresako kalitate-saila, bai bera aholkatzen dutenak.
Sarturik gaude ekoizpeneko agroelikagaietako prozesu osoan, has lehen mailako ekoizpenetik eta azken banaketa eta sukaldaritzaraino.
Gainera, elkarlan historia luzea dugu, jakintza-gai desberdinetako profesionalekin, zertarako-eta, hala behar denean, bezeroarentzako zerbitzu-eskaintza zabaltzeko, berau horretan kezka ez dadin.