Informazio legala
INFORMAZIO OROKORRA
LAIATEK,S,L.-k informazio orokorreko hurren datuak jakinarazten dizkizu:
• Izen soziala: LAIATEK, S.L.U.
• IFK: B20529632
• Egoitza soziala: Zerga-egoitza eta harremanetarako helbidea: Astigarragako bidea, 2
• Erregistro-datuak: Gipuzkoako Merkataritza Erregistroa, 134 folioa, 1521 liburukia, SS-10264 zk.ko orria.
HARREMANA
LAIATEK, S.L-k jakinarazten dizkizu ondoko aukerako harremanetarako moduak, eta beren bitartez helarazten ahalko dizkiguzu zure iradokizunak, galdeak edo egoki irizten diezun bestelako edozein inguruabarrak.
• Helbide elektronikoa:
• Telefonoa: 943 49 16 30
• Faxa: 943 49 16 70
• Posta-helbidea: Astigarragako bidea, 2, Mamut Bulegoetxea, 4., 16 bul., 20180 Oiartzun, Gipuzkoa
Posta bidali behar da, soil-soilik, hurren helbide honetara eta ez egoitza sozialera.
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALAREN ESKUBIDEAK.
LAIATEK, S.L. web-orrialde honetako jabetza intelektualaren eskubideen titularra da (iturburu-kodea, diseinu grafikoa eta edukia). Hori dela eta, debekaturik geratzen da edozer erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko eta eraldaketa egintza LAIATEK, S.L-k baimendu ez duenik.
Erabiltzaileak LAIATEK, S.L.-ren jabetza industrialaren eskubideak zaintzera behartzen du bere burua. Web-orrialdearen erabilerak edo atzipen-baimenak ez dakarte inolako eskubide emakidarik bertan erabil daitezèn markak, izen komertzial edo beste edozein ezaugarri berezleren gainean.
HIPERESTEKAK.
Webgune honek hiperestekak eduki ditzake, beste webgune batzuetara, beste batzuen ukaitzakoak edo hirugarrenek kudeatuak. LAIATEK, S.L.-k ez du bere gain hartzen ezein erantzukizunik mota beretan dagozkeen edukiekiko ez-eta ere beretan ager daitezkeen datuekiko. Beste batek edo hirugarrenak web-orrialde honetara hiperestekak ezartzeak ez dakar ezein kontratu-harremanik webgune edo web-orrialde haren jabearekin, ez-eta LAIATEK, S.L.-k bere edukiak edo zerbitzuak on hartu edo esten dituela ere, ez-eta erabiltzailea pentsaraz dezake iradokizuna dela ere. Berorrengatixe, enpresak ez du bere gain hartzen aipatu orrialdeko edukiarengatik inolako erantzukizunik.
NORBERAREN DATUEN BABESA.
LAIATEK, S.L.-k hartzen du eginbeharra, norberaren datuen babesaz indarrean dagoen legeria betetzekoa, 15/1999 Lege Organikoaren arabera, eta hura osatu eta garatzen duten gainerako arauen arabera.
Erabiltzaileak bete ditzakeen inprimakietan emandako norberaren datuak, LAIATEK, S.L.-k gehituko ditu bere ukaitzako fitxategietara, Datuak Babesteko Bulegoan inskribatuak. Indarrean dagoen legeriak eskatzen dituen segurtasun neurriak ezarriko dira fitxategien gainean, beren konfidentzialtasuna bermatzeko asmoz.
Norberaren datuak soil-soilik erabiliko dira datuak biltzeko inprimakian adierazitako helbururako.
LAIATEK, S.L.-k ez dizkio jakinaraziko ez lagako norberaren datuok beste batzuei, eta konfitzidentzialki egoki erabiliko ditu.
Erabiltzaileak noiznahi betetzen ahalko ditu direlako datuen atzipen, aurkakotasun, zuzentze eta ezerezteko bere eskubideak, Norberaren Datuen Babeserako Legeak ezarriarekin bat, LAIATEK, S.L.-ri idatziz eskatuz, jakinarazpenetarako helbide honetara, alegia, Astigarragako bidea, 2, Mamut Bulegoetxea, 4., 16 bul., 20180 Oiartzun, Gipuzkoa.