Skip to main content
  • Landa eta natura ingurunea eta janarigintzarako ingeniaritza eta aholkularitza konponbide teknikoak

NEKAZARITZA ETA JANARIGINTZAKO EKOIZPEN PROZESUAREN IKUSPEGI OSOA

Laiatek-en, nekazaritza eta janarigintzako ekoizpen prozesuaren ikuspegi osoa ekartzen dugu. Konponbide teknikoak eskaintzen ditugu elikagaien katearen prozesu guztietarako, hasi lehen sektorearen ekoizpenetik, harik-eta maneiua, eraldaketa eta bukaerako ekoizkinaren merkaturaketa arte; baita horretarako behar diren azpiegituren eraikuntzan, eta lursailen egokitzapenean. Gure helburua, zure lasaitasuna da, tramite eta txosten beharrezko guztiak indarrean dagoen legeriarekin bat datozela bermatuz.

EROSI LASAITASUNA

Azterketa sakona burutzen dugu, eta behar diren kudeaketen eta txostenen ardura hartzen dugu, nekazaritza eta janarigintzan indarrean dagoen arautegiarekin adostasuna bermatzeko. Eskaintzen dugu: elikagaien analisiak, azterlan profesionalak, baimen administratiboetarako tramiteak

GILTZA ESKURAKO PROIEKTUA

Emaiguzu jakitera zure egitasmoa, eta abiaraziko dugu. Lurraren egokitzapena, nekazaritzako eraikinak, gaztandegiak… prozesu osoan jartzen dugu gure ardura, diseinutik hasi eta eskura eman eta abioan jarri arte.

BEHAR GAITUZUEN TOKIRAINO JOANGO GARA

Gure lan-esparrua, toki mailetik eskualde eta mundu mailara hedatzen da.